XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bistan da hor hau bezalako perpaus bat, zuen lengoagez ezin ezagut eta lauda
, dela baieztapen horrekin bat ez datorren batek ukatzen duena, erantzunez:
Bai, baina kontsekutibo izate hutsak ez, agian.
Beste baldintza bat ere bete behar da, dirudienez, subjuntibora igaro behar izateko: kontsekutibo horren aurreko perpausa ezezkoa (edo galderazkoa, etab.) izatea. (
Eta euskaraz ere, dirudienez, gauza bera gertatzen da, zeren baldin aurreko perpausa baiezkoa bada, orduan mendeko perpaus horren adizkiak
Gutun honetanxe ditugu esandakoaren hiru exenplu:
...ene manera halako bazen-ere, non
.
...hark du engendratu... halako reberenzia bat, non... ezin asko mirets
.
...halakara mansotu eta ematu izan da, non egungo egunean... predikaten
.
Damurik ez dut aurkitu adizkia ahaleran duen adibiderik, baina ez da dudarik lasai esan dezakegula:
Horrelako exenpluak, hots, aurreko perpausa baiezkoa delako perpaus kontsekutiboaren adizkiak
Nekezago aurkitzen dira bestelakoak, aurreko perpausa ezezkoa delako perpaus kontsekutiboaren adizkiak -
Gutunean ez dago halakorik.
Hona bat halere Leizarragarena berarena, eta bikoitza gainera, Adbertimendua
izena duen ondoko idaztikoa:
ezin hel dakidigu hain munduko egitate gaitzik ez maledikzione handirik, non gure probetxutan benedikatua eta sanktifikatua
(Adbertimendua
, 536. lerroa).
Eta Adbertimendua
-ren ondoren ezarri zuen Somarioa
delakotik harturiko bi hauek:
Eta ezta nehor hain ausartik izateko, non hari
(13. lerroa).